[ARGAZKI GALERIA]: Artilea zelan landu ikasten ibili dira Garain

E.H. 2026ko ekainaren 1a

Baztango Artilan etxeko artisauek sasoi bateko ofizioa erakutsi zuten Garaiko frontoian, eta herritarrak txarrantxa eta irule lanetan ibili ziren zapatuan.

Trumoitte elkarteko kideek artilea lantzeko jardunaldia egin zuten zapatuan, Baztango Artilan etxeko artisauak lagun. Frontoia garai bateko ogibidearen erakusleiho bihurtu zuten, eta herritarrak antzinako tresnekin ibili ziren lanean, artilea lantzen. Trumoitte elkarteko Alazne Sarrigoitiak esan duenez, "interesegarria bezain entretenigarria" izan zen jardunaldia. "Oso gustura egon ginen. Gainera, Garai moduko herri txikietan oraindik badira ardiak, eta tailerra aproposa izan da sasoi bateko lana ikasteko eta lehengaiari bestelako erabilera bat eman dakiokeela ikusteko".

Halaber, Durangaldeko hainbat etxetan artilea lantzeko garai bateko makineria gordeta egon daitekeela eta, Trumoittek herritarrak deitu ditu, baten batek halakorik balu, makinok uztera. Ikastaroetan erabiliko lituzkete makinok, sasoi bateko artilegintzari bizi berri bat emateko. Kasu horretan, elkarteko kide batekin hartu emanetan ipintzera deitu dute (685777398) . "Beharbada, momentu puntualen batean, antzerako ikastaro bat egiten dugunean erabili ahal izango ditugu", argitu du Sarrigoitiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!