Argiteria hobetu dute San Migel auzoko tarte batean

E.H. 2026ko ekainaren 1a

21 farola eta hainbat detektagailu berri dute. Garaiko Udalak 10.600 euroko inbertsioa egin du. 

Aurreko sistema zaharkitua zegoela eta, Garaiko Udalak argiteria-sistema berritu du San Migel auzoko tarte batean, frontoiaren, San Migel elizaren, kultur etxearen, kirolgunearen eta landetxearen eremuan. 21 farola eta hainbat detektagailu berri dute, 10.600 euroko inbertsioagaz. Udalaren bernetan, inbertsioak hainbat helburu du. Batetik, gauez argi nahikoa eskaintzea eta eremua segurua izatea. Bestetik, sistema zaharra ordezkatzea eta energia aurreztea. Azkenik, argi-kutsadura murriztea, zerurantz igortzen den argitasuna apalduta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!