Frontoian hasi zuten eguna, bertan haziak potetxoetan erein eta ondoren txorimalo berria egin zuten. Ondoren, ortura joan eta berau txukundu zuten. "Oso ondo joan zen, jende nahikotxo batu ginen eta eguraldia ere lagun izan genuen", azaldu dute antolatzaileek.
Hurrengo hitzordua ekainaren 7rako jarri dute. Lehenengo mendi buelta bat egitea da euren asmoa, eta ostean, ereindakoak landatuko dituzte.