Garaiko umeek ortua atontzeko jardunaldia egingo dute hilaren 17an

Ekaitz Herrera 2026ko maiatzaren 12a

Umeentzako ekintza bat Garaiko frontoian. TRUMOITTE

Garaiko Trumoitte elkarteak umeentzako jardunaldia prestatu du datorren domekarako, maiatzak 17.

Jarndunaldia 11:00etan hasiko dute, frontoian. Bertan, umeek kalabaza eta krispeta-arto haziak ereingo dituzte potetxoetan, eta lan horiek amaitu eta gero ortura joango dira eremua txukuntzera eta lurra behar den moduan egokitzera. Behin lan horiek amaituta, kalabaza eta arto poteak etxera eramango dituzte, han hamabost egunean zaintzeko. Ondoren, ekainaren 6an, umeak ortura bueltatuko dira poteetan ernaldutakoak lurrean sartzera. Domekako hitzordua txorimalo berri bat egiteko ere aprobetxatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!