Udalerrian lursail eraikigarri askorik ez dagoela eta, Garaiko Udalak partzela bat ipini du salgai, familiaren bati herrian bizitzeko aukera emateko. Arloa 3.066 metro karratu zabal da, eta 377 metroko gehienezko eraikigarritasuna du. Irteera prezioa 61.690,09 euroan ezarri dute. Interesdunek ekainaren 30era arteko epea dute eskaintzak aurkezteko. Argibideak Garaiko Udalean eskatu daitezke.