Garaiko eta Lantziegoko herritarrek senidetzea berriztu dute aurten, eta segida eman diote hamahiru urteko ohiturari: Aurten, lantziegarrak etorri dira bisitan, eta garaitarrek ohiko abegikortasunagaz hartu dituzte, beso-zabalik. Momoitioko San Juanen egin diete harrera, hamaiketakoagaz, eta Trumoita aldeko ondarea ezagutzera gidatu dituzte gero. Eguerdia igarota, bazkaria egin dute herriko plazan. Senidetzearen ikur, udalerri bietako biztanleek familia argazkia egin dute San Migel elizaren oinetan, Garaiko artearen eta Lantziegoko mahastiaren ondoan.
Garai eta Lantziego 2013an senidetu ziren, bi udalek sinaturiko akordioen bitartez. Hori horrela, urte batean, Garaiko herritarrak Lantziegora eta, hurrengoan, Lantziegokoak Garaira hurreratzen dira, senidetza-akordio hori urtero-urtero berrituta.

