Maiatzaren 15erako beste ekintza bat egitea aurreikusi dute. San Isidro eguna dela eta, nekazarien egunaren harira, bazkaria egingo dute Otea Loran elkartean. Otordurako izena eman gura dutenek Garaiko Nagusien Whatsappean eman beharko dute izena, maiatzaren 12a baino lehen. Bazkideek 20 euroan eskuratu ahalko dute txartela; gainerakoek, 25ean.