Garaiko Nagusien Elkarteagaz Ordiziako merkatura irteera

J.G. 2026ko apirilaren 30a

Ordiziako merkatua. ORDIZIAKO UDALA

Baserriko produktuen ekoizpen oparoa izaten da Ordizia inguruan. Gainera, bere merkatu ezagunak bertako jeneroa ezagutu eta erosteko aukera bikaina eskaintzen du.

 Horren jakitun, Garaiko Nagusien elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 6rako. Bisitan merkatua eta herriko alde zaharra ezagutuko dituzte. Arratsaldean Antioko ermita ezagutuko dute Zumarragan. Bidaia honetako autobusa 08:30ean abiatuko da Garaiko plazatik. Bazkideentzat 30 euroko prezioa ipini dute, eta bazkide ez direnentzat 40 eurokoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!