Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsolariek inauguratuko dute iluntze-pasa, eta ez da jatekorik faltako. Bertaratzen direnek 10 euroren truke erosi ahalko dute edalontzia, eta gura adina sagardo edan ahalko dute horrela. Era berean, edaria bakarrik barik, txistorra, urdai, gazta, irasagar eta intxaur mokaduak ere dastatu ahalko dituzte prezio horretan. Bertsoak eta gero, musikarekin girotuko dute sagardotegi giroa. Ekitaldia plazan egingo da, eta euria bada, frontoian.