Birlandaketa horri eskerrak, Momoitiko ingurune historikoa zaintzeko eta haren historia transmititzeko konpromisoa berretsi du udalak. Halaber, gogora ekarri du duela hainbat mende jende-talde bat errotu zela Tromoitako gotorlekuan, eta gerora, kristo ondorengo bigarren mendean, bertako bizilagunak Momoitiora lekualdatu zirela. Etxeak, eliza eta kanposantua altxatu zituzten, eta arrasto horietariko asko gaurdaino ailegatu dira. IX. eta X. mendeko hilarriak, besteak beste.