14 taldek eta 60 kirolarik parte hartuko dute Garaiko errelebokako duatloian

E.H. 2026ko otsailaren 27a

Zapatu honetan taldekako dua-tloi proba jokatuko da Garain. 14 taldek eta 60 kirolarik neurtuko dituzte indarrak herriko kale eta bideetan.

Gizonezkoen kategorian bost taldek parte hartuko dute, hiru talde arituko dira emakumeen kategorian, bost talde kategoria mistoan eta bakarra kategoria zabalean. Eskualdeko Mugarra triatloi taldeak ez dio hutsik egingo hitzorduari. Klubak talde ordezkariak izango ditu gizonezkoen eta emakumeen kategorian, eta baita modalitate mistoan ere. Indarpark taldea ere lehian ibiliko da. Klub horretako kirolariek federatu bakoen kategorian parte hartuko dute. Bestalde, 12 kadete ere lehiatuko dira zapatuan. 

Faboritoei dagokienez, aurpegi ezagunak egongo dira Garaiko irteera lerroan. Garazi Alzola bertan egongo da, iaz emakumezko kadeteetan irabazle izan zena. Eta gizonezkoen kategorian garaile izandako Garraitz klubeko kideak ere taldekako dua-tloian lehiatuko dira. Kontrara, iazko parte hartzaileetariko batzuk, Galdakaoko Mozoilo triatloi taldea eta Getxoko Peñota taldea, ez dira Garain izango. 

Proba 15:00etan hasiko da, eta, aurreikuspenen arabera, 18:00etan egingo dute sari banaketa. Kirol ekitaldiak eragina izango du herriko trafikoan. Garaiko erdigunea itxita egongo da 14:30etik 17:30era bitartean. Horrez gainera, Goiuriarako bidean ere mozketak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!