Trumoitte elkarteak sukaldaritza tailerrak antolatu ditu. Hiru saio guztira, eta urteko sasoi desberdinetan eskainiko ditu. Lehenenko jardunaldia martxoaren 12an egin dute Otea Loran elkartean, 19:00etan. Bertan, askotariko errezetak egingo dituzte ardi esnea erabilita. Elkarteko kideek izena emateko inprimakia prestatu dute. Inskripzioak martxoaren 5a baino lehen egin behar dira, eta 5 euro ordaindu. Sukaldaritza tailerren hurrengo saioak ekainaren 11n eta urriaren 8an izango dira.