Ohiturak agintzen duen bezala, Trumoitteko kideek txitxiburduntzia eginda ospatuko dute inauterien aurreko domeka. Kultur elkarteko kideek goiz osoko jardunaldia egingo dute hilaren 8an. 10:30ean ekingo diote goiz-pasari, plazatik irten eta mendi ibilbidea eginda. Amaieran, 12:30ak aldera txitxiburduntzia egingo dute plazan (eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian). Elkarteko kideek jarriko dituzte sua, makilak eta ogia. Ogi barrukoa, baina, bakoitzak berea eraman beharko du.