Garaiko Asto Trail mendi lasterketetarako izen-ematea asteon hasi da eta LOTURA HONETAN egin daiteke. Uztailaren 15era arte egongo da zabalik, baina kamiseta lortzeko uztailaren 9a baino lehen eman behar da izena, antolatzaileek zehaztu dutenez.
Azken urteetako arrakastari jarraituz, uztailaren 18an hiru ibilbide egongo dira aukeran: mendi martxa (16 km) lasterketa laburra (martxaren ibilbide berdinagaz) eta lasterketa luzea (26 km). Lasterketa biak Durangaldeko Koparako puntuagarriak izango dira. Gainera, aurten lasterketek %20ko bonusa izango dute sailkapenetarako.