Garaiko nagusiak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira

E.H. 2026ko otsailaren 2a

Otsailaren 4an, eztarriz sano daudela eta gogotsu kantatu gura dutela adieraziko dute Garain.

Nagusien elkartea Santa Ageda koplak abestera irtengo da, eta egitasmoan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 20:00etarako ipini dute ordua, herriko plazan. Kantaldia behar den moduan prestatu dute gainera, aste honetan entseguak egiten ibili dira-eta kultur etxean.  

Nagusien elkartea ahalegin handia egiten dabil ohitura hau berreskuratzeko. Izan ere, elkarteko kideak iaz hasi ziren berriro Santa Ageda eskean, 45 urtean koplak kantatzera irten barik egon eta gero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!