Garaiko taldekako duatloiak bosgarren aldia egingo du otsailaren 28an. Garaiko Triatloi Taldeak Euskadiko Triatloi Federazioagaz batera antolatzen duen errelebokako lasterketan dagoeneko eman daiteke izena, hemen. Aurten ere kategoria hauetan lehiatzeko aukera egongo da: mutilak, neskak, mistoa eta kadeteak (bakarka). Horrez gain, ez-federatuek edo talde ezberdinetako kideek ere taldea osatu eta parte parte hartzeko aukera izango dute.