Garaitarrek azken urteotako errematarik arrakastatsuenetakoa egin dute gaur. San Anton eguneko meza amaituta, baserriko produktuen enkantea egin dute Elizabarrin. Giro jolasti eta zirikatzailean, herritarrek 1.134 euro batu dituzte txerrikiak, intxaurrak, esnekiak, pastelak zein ogia errematara aterata. Erramun Osa alkateak adierazi duenez, “giro ezin hobean” egin dute jardunaldia, eta nabarmendu du iaz baino diru kopuru politagoa batu dutela (1.098 euro batu zituzten 2025ekoan).
Erremata amaituta, bertaraturikoak Otea Loran elkartean batu dira bazkaritarako.