Musikaz beteriko asteburua izango dute Garain. Zapatuan, Eñaut Elorrieta musikari gernikarrak kontzertua eskainiko du Elizabarrin, arratsaldeko 19:00etan. Ordu erdi lehenago zabalduko dituzte elizako ateak, 18:30ean. Sarrerak salgai daude honezkero. Garaiko udaletxean eros daitezke, 10 euroan, ohiko ordutegian.
Bestalde, nagusien elkarteak Kantulagun egingo du bezperan, hilak 19. Arratsaldeko 19:00etan herriko plazan batuko dira abesteko. Amaieran, 20:00ak aldera, mokadutxoa egingo dute herriko tabernan.