Baserriko produktuen Gabonetako azoka, domeka honetan, Garain

E.H. 2025eko abenduaren 9a

Iazko azoka.

Goizeko 11:00etatik aurrera, dozena bat baserritarren eta ekoizleren produktuak eskuratu ahalko dira herriko plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, antolatzaileek karpa txiki bat ipiniko dute azokara hurreratzen direnak aterpetzeko. 

Domeka honetan, Garaiko plazara hurreratzen direnek aukera apropos-aproposa izango dute Gabonei begirako produktuak erosteko. Goizeko 11:00etatik aurrera, dozena bat baserritarren eta ekoizleren produktuak eskuratu ahalko dira herriko plazan. Honako produktu hauek, antolatzaileek zehaztu dutenez: Idiazabal sor-markako gazta, kontserbak, garagardoa, baserriko ogia, gozokiak, ahatekiak, txokolatea eta artisautza gaiak. Era berean, txosna txiki bat ere atonduko dute. Txerriki mokaduak eta edariak eskainiko dituzte bertan. Eguraldiak laguntzen ez badu, antolatzaileek karpa txiki bat ipiniko dute azokara hurreratzen direnak aterpetzeko. 

Bultzada tokiko ekoizpenari

Azoka Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak antolatu dute. Antolatzaile biek adierazi dutenez, feriagaz helburu nagusi bi bete gura dituzte: garaitarrei eta eskualdeko biztanleei kalitatezko elikagaiak eskuratzeko aukera ematea, batetik, eta elikagai ekoizleei beren produktuak plazaratzeko aukera eskaintzea, bestetik. Aliantza horri eskerrak, kontsumitzaileak kontzientziatu gura dituzte bertoko produktuak eros ditzaten eta baserritarrek kalitatezko produktuak ekoizten jarrai dezaten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!