Kantulagunen edizio berria prestatzen hasi dira Garain

E.H. 2025eko abenduaren 3a

Nagusien elkarteak entsegu sorta prestatu du hilaren 19ko ekitaldira eztarriak ondo berotuta iristeko.

Garaiko nagusien elkarteak Kantulagun egitasmoaren edizio berria antolatu du. Abenduaren 19an egingo dute emanaldia, Olentzero eta Mari Domingi udalerrira iritsi aurretik, eta jada hasita daude hitzordurako entseguekin. Abenduaren 4an eta 11n egingo dituzte hurrengo prestaketa saioak, eta jardunaldi horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldiaren aurreko azkenak. Kultur etxean egingo dituzte entseguok, 19:00etatik 20:00etara. Hilaren 19ko plaza jardunaldiaren berri aurrerago emango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!