ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: "Franco hil eta biharamunean inor gutxi agertu zen haren aldeko mezara"

Ekaitz Herrera 2025eko azaroaren 20a

Azaroaren 20a da gaurkoa, eta aurten, 50 urte bete dira Francisco Franco diktadore militar espainiarra hil zenetik. Lazaro Milikua garaitarrak ondo gogoan ditu egun hura eta biharamuna. Garaiko udaletxean zegoen beharrean, idazkari, eta kontatu digunez, guardia zibil bi hurreratu zitzaizkion herrian Francoren aldeko hiletak antolatu behar zirela esatera. Argi zegoen, baina, meza haiek ez zirena ospakizunik aproposenak garaitarrentzat: biharamunean inor gutxi agertu zen elizara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!