Zapatuan Gaztañerre egingo dute Garain

E.H. 2025eko azaroaren 17a

Trumoitte kultur elkarteak udazken giroko ekitaldiak antolatu ditu azaroaren 22rako.

Duela aste bi gaztainak batzera irten eta gero, Trumoitte kultur elkarteko kideek fruituok erretzeko eta jateko jardunaldia antolatu dute. Zapatu arratsaldean batuko dira, Garaiko frontoian, arratsalde pasa herritar guztien artean egiteko. Umeen jolasak egingo dituzte lehenik, 17:00etan. Ondoren, gaztainak erre eta jango dituzte, 18:00etan. Egunari harri-orri-ar txapelektagaz emango diote amaiera. Ekitaldiak elkarteak antolatu ditu; udalak laguntza eman du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!