Dantzan ikasi gura duzu? Garaiko nagusien elkarteak galdera horrekin egin du dantzarako gonbita, izan fandangoa, izan arin-arina, plaza-dantzak ikasteko batuko dira-eta aurrerantzean. Ikastaroko lehenengo hitzordua zapatu honetan izango dute, azaroak 15. Frontoian batuko dira 17:00etatik 18:00etara. Hortik aurrera, hamabostean behin batuko dira toki eta ordu berean, ikastaroarekin jarraitzeko. Interesdunek Garaiko nagusien whatsapp zenbakian eman beharko dute izena, hau da, 614173706 telefonora idatzita. Halaber, ikastarook debalde eskainiko dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Dantza ikastaroak Garaiko nagusien elkarteak antolatu ditu Garaiko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.