Garaiko nagusien irteera Mañariko Hontza museora

E.H. 2025eko azaroaren 3a

Azaroaren 7an egingo dute txangoa. Izen-emateak Garaiko nagusien whatsapp zenbakian egin behar dira. 

Garaiko nagusiek arratsalde kultural batekin hasiko dute udazken-neguko denboraldia. Azaroaren 7an, Mañariko Hontza museora joango dira, bost kontinenteetako faunaren berezitasunak ezagutzera. Garaiko plazan batuko dira, 16:30ean, Mañarirako bidea hartzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, adinekoek Garaiko nagusien whatsapp zenbakian eman beharko dute izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!