Garaiko umeek ortuak emandakoa jasoko dute domekan

Anboto 2025ko urr. 3a, 10:57

Hile batzuk joan dira Garaiko umeek ortua atondu eta berdura erein zutenetik, eta domeka honetan batuko dituzte lehenengo fruituak: kalabazak. Trumoitte elkarteak lan saioa antolatu du umeentzat.

10:30ean ortura joan, kalabazak batu, ortua atondu eta neguko ortuarien haziak ereingo dituzte. Ana de la Maza ekoizlea bidelagun izango dute.

Bestalde, umeek ondo gordeko dituzte baturiko kalabazak, urriaren 31ko Gaba Baltza ospatzeko erabiliko dituzte eta. Trumoittek iragarri duenez, aurrerago emango dituzte hitzordu horretako xehetasunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!