Adierazpenean, bizimodua ulertzeko eta bizitzeko duten filosofia jaso dute eta asmo oneko berbak helarazi dizkiete udal ordezkariei. Testuan, udaleko kide guztien gertutasuna eskertu dute, eta bidea elkarregaz eta orain arteko moduan egiten jarraitzera deitu dute. Elkarteko kideek azaldu dute nagusienei behar dutenean laguntzen jarraituko dutela, jarrera aktiboagaz.
Era beraen, eskakizun txiki bat ere egin diote udalari; belaunaldien arteko ekintza bat antolatzea eskatu diote. Bide batez, antzinako bideak, zordanbideak, bidegorri modura atontzea ere eskatu dute, bai nagusien bai gainerako herritarren gozamenerako. Idatzia atzo arratsaldean entregatu zuten udaletxean.