Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Garaiko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gerediagak bisita gidatu bat antolatu dute Tromoitioko castro edo barruti gotortua ezagutzeko. Duela hainbat mendeko biztanleek gailurren inguruetan egiten zituzten eraikinen adibide da Tromoitiokoa, ingurua zaintzeko gotorleku modura erabiltzen zutena. Gainera, euskal arkitektura tradizionalaren adibidea da Garaikoa.
Interesdunek zabalik dute bisita gidatuan parte hartzeko aukera. Urriaren 11n izango da, 11:00etan. Bisita gidatuak ordu horretan irtengo du Garaiko plazatik. Informazio gehiago gura duenak edo bisita erreserbatu gura duenak 946818066 telefonora deitu edo ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzi dezake.