Garaiko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2024an kirol jarduerak egin zituzten herritarrei. Eskatzaileek udalerrian egon beharko dute erroldatuta eta 2024an zehar eskualdeko kiroldegiren batean izena emanda egon zirela ziurtatu beharko dute. Udalak guztizko gastuaren % 30 lagunduko du diruz, 100 eurora arteko mugagaz, eskatzaile bakoitzeko. Interesdunek udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dute dokumentazioa, hilaren 31 baino lehen.
Kiroldegia, 2026ko urtarrilean
Udalerrian kiroldegirik ez egotera, Garaiko Udalak urteak daramatza ariketa fisikoa egitera eskualdeko instalazioetara jotzen duten herritarrak laguntzen. 2026ko urtarrilean, baina, herrian kirol azpiegitura propioa izatea aurreikusi du udalak. Azken hilabeteotan, kirol instalazioa atontzen ibili dira, hain zuzen ere. Frontoiaren ondoan ipiniko dute kiroldegia, eta datorren urte hasieran martxan ipintzea gura dute.