Garaiko Otea Loran elkartea herriko nagusien topaleku izango da aste honetan zehar. Urtero legez, herriko nagusien elkarteak Aste Kulturala antolatu du; hamazazpigarrena, aurten. Irailaren 24an zabalduko dute egitaraua, mus txapelketagaz, eta karta-jokoan jarraituko dute hurrengo egunetan: tute txapelketa egingo dute hilaren 25ean, eta briska txapelketa 26an. Ekitaldiok 17:00etan hasiko dira, eta mokadutxo banarekin borobilduko dituzte arratsaldeak.
Aste Kulturaleko ekintzarik azpimarragarrienetakoa nagusien bazkaria izango da. San Migel egunaren bezperan egingo dute, domekan, Otea Loran elkartean bertan. 14:00etan egingo dute. Bazkalostean, karta-txapelketetako sariak banatzeaz gainera, omenaldia egingo diete bazkiderik adinekoenei.