Trumoittek txangoa antolatu du Añanako Gatza Harana ezagutzeko

E.H. 2025ko ira. 8a, 16:49

Gatzagak, Añanan. (Argazkia: EUSKADI.EUS)

Irailaren 20an izango da. Helduentzako bisita gidatuaz gainera, umeentzako tailerra ere egingo dute. Txangoan izena emateko azken eguna irailaren 11 da.

Garaiko Trumoitte kultur elkarteak txango berria antolatu du. Irailaren 20an Gesaltza Añanara joango dira, hango gatz haranaren berezitasunak bertatik bertara ezagutzeko (Araba). Horretarako, fitxategi bat kaleratu dute, interesdunek bertan izena eman dezaten. Zehaztu beharreko datuen artean, izen-abizenak, kontakturako helbideak, txangoan parte hartu gura duen ume zein heldu kopurua eta egin gura diren bisitak (umeentzako tailerra eta bisita gidatua) daude. Inskripzioak honako lotura honetan egin behar dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!