[EGITARAUA]: Nekktar, Malakias, Lotxo, zirkua eta otordu herrikoi ugari Garaiko jaietan

Ekaitz Herrera 2025ko uzt. 16a, 09:00

Garain den-dena daukate prest Santixauak zein Santa Ana eta San Inazio jaiak ospatzeko. Udalak eta jaiak antolatzeko herri-batzarrak ekitaldiz beteriko programa osatu dute. Asteburuan inauguratuko dituzte ospakizunak, Asto Trail lasterketarekin (zapatuan), nagusien bazkariarekin eta bertso-saioarekin (domeka). Uztailaren 31n amaituko dituzte, eta bitarte horretan, hainbat musika emanaldi eta otordu herrikoi izango dute. 

EGITARAUA

Uztailak 19, zapatua

  • 08:30 VIII. Mendi-martxa
  • 09:30 V. Asto trail mendi-lasterketa (luzea)
  • 09:45 V. Asto trail mendi-lasterketa (laburra)

Uztailak 20, domeka

  • 14:00 Nagusien bazkaria Otea Loran Elkartean
  • 19:00 Bertsolariak Elizabarrin:
    • Nerea Ibarzabal
    • Unai Iturriaga
    • Andoni Egaña
    • Iruri Altzerreka
    • Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Uztailak 24, eguena

  • 19:00 Donien Atxa jasotzea
    • Ezpata-dantzarien azken entsegua.
    • Lumagorri oilasko pintxoak dastatzeko aukera.
  • 22:30 Erromeria Lotxo taldearekin

Uztailak 25, barikua

  • 10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
  • 11:00 Meza Nagusia San Migel Elizan.
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa Elizabarriraino, agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz.
    • Ezpata-dantzarien saioa.
  • 18:30 Erregelen erakustaldia.
  • 23:00 Kontzertuak: Moonshinerds, Nekktar eta Garraio

Uztailak 26, zapatua

  • 10:30 kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
  • 11:00 Meza Nagusia Elizabarrin.
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa parrokiaraino, agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz.
    • Gizonezkoen erregelak
    • Emakumezkoen erregelak
  • 18:00 Tortilla-txapelketa (sua, arrautzak, olioa, patatak, tipula eta gatza partaideen kontura).
    • Sariak: [1] 100 € [2] 80 € [3] 60 €
  • 22:30 Erromeria Berriztu taldearekin.

Uztailak 27, domeka

  • 10:30 Xake txapelketa eta erakustaldia. (izen-ematea doan txapelketa hasi baino 15 minutu lehenagora arte)
  • 12:30 Herri-kirolak
  • 14:30 Herri-bazkaria Eingo musika-taldearekin

Uztailak 28, astelehena

  • 11:00-13:00 / 17:00-19:00 Umeentzako tailerrak
  • 17:30 Briska txapelketa (Izen ematea 5 € bikotea).
    • Sariak: [1] txapela eta 60 € [2] 40 € [3] 30 € [4] 20 €

Uztailak 29, martitzena

  • 11:00-13:00 / 17:00-19:00 Umeentzako tailerrak
  • 17:30 Mus txapelketa (Izen ematea 5 € bikotea).
    • Sariak: [1] txapela eta 60 € [2] 40 € [3] 30 € [4] 20 €

Uztailak 30, eguaztena

  • 14:00 Gazte bazkaria. Ondoren, ginkana
  • 23:00 Kontzertuak: Malakias, Mikosis eta Rally-48

Uztailak 31, eguena

  • 11:00 Meza Nagusia.
    • Dantza-saioa.
    • Igela-jokoaren tokiko txapelketa (Izen ematea: 2€).
      • Saria: [1] 50 € [2] 30 € [3] 20 €
  • 18:00 Zirku antzerkia: Zirkoteke. (Plazan. Euria bada, Elizabarrin)
  • 18:30 Asto proben erakustaldia.
    • Irazola (Mallabia)
    • Arkaitz Hormaetxea (Gatika)
    • Ekaitz Elordui (Berango)
    • Salvador Erleaga (Arratzu)
  • 21:30 Herri-afaria
    • Berakatz-zopa (gainerakoa nork berea ekarri beharko du).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!