[ARGAZKI GALERIA]: Trumoitte kultur elkarteak kamisetak kaleratu ditu

Anboto 2025ko uzt. 14a, 12:00

Elkarteko kideek serigrafia tailerra antolatu zuten zapatuan, eta bertara hurbildutakoek beren eskuz egin ahal izan zuten kamiseta.

Garaiko Trumoitte elkarteak serigrafia tailerra antolatu zuen zapatuan, Garai uda giroan egitasmoaren barruan. Kamisetak serigrafiatu ahal izateko tresnak atondu zituzten frontoian, eta elkarteko logoagaz apaindutako kamiseta bana sortzeko tailerra egin zuten. Bertan batu ziren herritarrek Torontile proiektuko kideak izan zituzten azalpenetan eta tailerrean bidelagun. Trumoitteko kideek azaldu dutenez, kamisetaren bat eskuratu gura dutenek zabal-zabalik du horretarako aukera. Interesdunek nahikoa izango da elkarteko kideekin hartu emanetan ipintzea eta kamisetaren neurria zehaztea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!