Garaiko nagusien mokadua hilaren 17an, ikasturtea amaitzeko

Anboto 2025ko uzt. 9a, 10:15

Garaiko nagusiek 'Kantulagun' egitasmoa antolatu dute ikasturte honetan zehar, besteak beste.

Uda betean sartu aurretik eta oporraldiari ekin baino lehen, Garaiko nagusiek ikasturteari amaiera emateko hitzordua antolatu dute.

Eguenean, uztailak 17, mokadutxoa egingo dute Otea-Loran elkartean. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, kideak elkarrekin batuko dira berriketan egin eta briskan jokatu bitartean pintxoak dastatzeko. Irail aldean berrekingo diete ekintzei, oporraldia amaituta. Nagusien elkarteak ondo merezitako deskantsua hartuko du modu horretan, ikasturte emankorra izan dute eta honakoa. Ugari izan dira antolaturiko txangoak, irteerak eta ekitaldi kulturalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!