Uztailean Durangaldeko Koparen barruko lasterketa bi lehiatuko dira: Zaldibarko Zaldu Trail uztailaren 12an eta Garaiko Asto Trail uztailaren 19an. Hitzordu bietarako izen-ematea abian dago www.kronoak.com webgunean: Zaldibarkoa uztailaren 11ra arte eta Garaikoa 16ra arte.
Zaldu Trailek hirugarren aldia beteko du aurten. Iaz, nobedade moduan, lasterketa laburra ere gehitu zuten eta aurten errepikatu egingo dute. Beraz, distantzia bi daude aukeran, 20 eta 14 kilometrokoak.
Garaiko Triatloi Taldeak hitzordu potoloa antolatu du uztailaren 19rako. Hiru kirol ekintzagaz prestatu dute aurten ere hitzordua: batetik, lasterketa luzea antolatu dute, 26 kilometro eta 1.400 metroko desnibela duena. Bestetik 16 kilometroko eta 700 metroko desnibela duen lasterketa laburra. Eta azkenik, 16 kilometroko mendi martxa.