Garaitik Hondarribira, ikasturteko azken txangoa egiteko

Ekaitz Herrera 2025eko uztailaren 1a

Garaiko nagusien elkarteak ikasturteko azken txangoa antolatu du.

Uztailaren 3an, Hondarribira joango dira bertako alde zaharra ezagutzera eta Bidasoaren bazterreko pasealekuez gozatzera. Autobusak 08:30ean irtengo du Garaitik. Behin Gipuzkoako herrira iritsita, Hondarribiko oinarrizko ezaugarriak ezagutuko dituzte bisita gidatu batekin. 14:30ean batzokian bazkalduko dute, eta arratsaldea nahieran gozatzeko aukera izango dute. Elkarteko kideek adierazi dutenez, deialdi zabala da, elkartetik haragoko kideak ere joateko modukoa. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 40.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!