Garaiko historia eta kontu zaharrak ezagutzeko ibilbidea, domekan

Ekaitz Herrera 2025ko eka. 12a, 08:30

Trumoitteko kideek iazko ekainean antolatutako txangoa.

Trumoitte elkarteak 'Garai ezagutuz' egitasmoaren saio berri bat egingo du domekan, 10:30etatik aurrera.

Urrutira joaten ibili barik, Trumoitte elkarteko kideek plan apropos-aproposa prestatu dute domekarako: "Herriko historia eta kontu zaharrak" ezagutzera emateko ibilbidea.  Goizeko 10:30etatik aurrera, herrigunean zehar egingo dute ibilbidea, plazatik hasita. Iturri zaharra bisitatuko dute lehenik, eta udaletxea gero, azken horretk gordetzen dituen ezaugarriak ezagutzeko. Adibidez, txuzoa, pleno-aretoa, herriko baserri-izenekin atondutako eserlekuak eta argazki zaharrak ezagutuko dituzte, besteak beste. Behin horiek arakatuta, frontoi aldera egingo dute, Zubiaurretarren historia ezagutzeko. Egunari mokadutxo bat hartuta emango diote amaiera, Otea Loran elkartean. Bertan, behinolako eskola zelakoa izan zen azalduko dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, ume, gazte zein heldu, edozeinekin partekatzeko ibilbidea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!