Eguraldia lagun, herritar talde bat herriko plazan batu zen, kantu-liburuak eskutan, abestearen plazera elkarbanatzeko. 20:00etan ekin zioten euskal abestiak kantatzeari, eztarriak eta musika-tresnaren bat edo beste lagun. Amaieran, kopadu txiki bat egin zuten herriko tabernan. Antolatzaileak "oso gustora" daude barikuko hitzorduak utzitakoagaz. “25 bat lagun batu ginen, heldu zein ume”, zehaztu dute. Gainera, Kantulagun hilabetez hilabete indarra hartzen dabilela ikusita, gehiago antolatuko dituztela iragarri dute. Irailean edo urrian egingo dute hurrengoa, udako oporraldia eta gero.