Garaiko nagusien elkarteko kideei ailegatu zaie asterik aste mimo handiz prestatzen ibilitako kantuak kaleratzeko ordua. Barikuan, ekainak 6, Kantulagun egitasmoaren saio berria egingo dute.20:00etan batuko dira herriko plazan, eta kanturako grina zabalduko dute bertaratzen direnen artean. Kantulagun egitasmoaren lehenengo edizioa apirilean egin zuten; maiatzean, bigarrena. Aurrekoak legez, barikukoa ere saio ederra izatea gura dute.