[BIDEOA]: Garaiko umeek ortua inauguratu dute

Ekaitz Herrera 2025ko mai. 20a, 11:51

Domekan inauguratu zuten ortua, heziketarako bezainbeste aisialdirako baliatuko dutena. Aurrerantzean, umeak arduratuko dira ortuaren zainketa egokiaz. 

Trumoitte kultur elkarteko kideek horrako bideo horretan jaso dute domeka goizeko jardunaldiak emandakoa. Eguraldia lagun, Garaiko umeek ortua inauguratu zuten herrigunean, atxikitako etxeen atzealdeko eremuan. Lehenik, Ana De la Maza ekoizle garaitarrak ortuaren gorabeherei buruzko zalpenak eman zizkien umeei. Gero, denek elkarrekin, txorimaloa ipini, intsektuentzako hotela jarri eta lehendabiziko ortuariak erein zituzten: kalabaza eta krispetatarako artoa. Trumoitte kultur elkarteko kideek balorazio bikaina egin dute: "Umeek itzel pasatu zuten eta ortua polit-polit geratu da". Aurrerantzean, Garaiko umeak arduratuko dira ortua zaintzeaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!