Garaik eta Lantziegok senidetzea berritu dute, beste urte batez

Anboto 2025ko mai. 11a, 12:30

Datorren urterako hitzordua maiatzean finkatu dute, Garain.

2013tik honako ohiturari eutsita, Garaiko eta Lantziegoko herritarrek (Arabako Errioxa) beren senidetzea berritu zuten atzo. Aurten garaitarrei egokitu zaie Lantziegora joatea. Zeltiberiar urmaela bisitatu eta hamaiketakoa egin zuten. Ondoren, udalerriko kaleetan zehar pasealdia egin eta gero, herri bazkarian batu ziren eta familia argazkia atera zuten.

Datorren urteko hitzordua maiatzean izango da, Garain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!