Garaiko nagusiak Vivanco upategira joango dira eguenean

Anboto 2025ko mai. 5a, 13:40

Upategi bat Guardiako Alde Zaharrean.

Nagusien elkarteak Errioxan egingo du egun-pasa. Upategia bisitatu eta gero Rodeznon bazkalduko dute.

Garaiko nagusien elkarteak txango berria antolatu du. Maiatzaren 8an, eguena, Vivanco upategira joango dira egun-pasan. Autobusak 8:30ean irtengo du Garaiko plazatik. Upategiko bisita gidatua 11:00etan izango dute. Azkenik, egunari bapo janda emango diote amaiera. Errioxako Rodezno udalerrian bazkalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!