Sagardo Eguna ospatuko dute Garain, apirilaren 5ean

Anboto 2025ko mar. 27a, 10:00

Sagardo mota bi dastatzeko aukera egongo da. Bata, Mallabiko Leizarraga baserrikoa izango da; bestea, Errenteriako Egiluze sagardotegikoa.

Trumoitte Kultur Elkarteko kideak Sagardo Eguna antolatzen dabiltza apirilaren 5erako. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, plazan egingo dute ospakizuna, jan-edan artean. Aurten, sagardo mota bi dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: bata, Mallabiko Leizarraga baserriko sagardoa izango da; bestea, Errenteriako Egiluze sagardotegikoa. Musikarik ere ez da faltako ospakizunean. DJ Bull musika jartzaileak ipiniko ditu dantzarako gatza eta piperra. Eguraldiak laguntzen ez badu, ospakizuna frontoian egingo dutela jakinarazi du Trumoittek. 

ANBOTOk Sagardo Egunerako txartelak zozkatuko ditu irakurle guztien artean, bi sarrera bikoitz, hain zuzen ere. Zozketan parte hartzeko epea gaurtik, eguaztenera arte, apirilaren 2ra arte egongo da zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!