Trumoitteko kideek urteko batzarra egingo dute domekan

Anboto 2025ko mar. 6a, 10:05

Garaiko Trumoitte Kultur Elkarteko kideek 2024ko diru kontuak zarratu, eta 2025ari begirako plana eta aurrekontuak eztabaidatuko dituzte domeka honetan, martxoak 9.

Era berean, bazkideen artean gertatu daitezkeen altak eta bajak kudeatuko dituzte, eta baita zuzendaritza batzordea berriztatu ere, hala badagokio. Elkarteko kideak kultur etxean batuko dira, 11:30ean. Amaieran luntxa egingo dutela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!