Garaiko taldekako duatloiak laugarren aldia egingo du otsailaren 16an, Garaiko Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Aurten Euskadiko txapelketa egongo da jokoan. Duatloi opena ere izango da, hau da, federatu bakoek ere parte hartu dezakete, hiru kategoriatan: mutiletan, nesketan eta talde mistoan. Izen ematea dagoeneko martxan da, eta triatloi.org webgunearen bitartez egin daiteke. Iazko aldian 19 taldek parte hartu zuten eta euretariko batzuk eskualdekoak izan ziren.