Errematarako hitzordua barikuan Garain

Ekaitz Herrera 2025ko urt. 15a, 09:28

Barikuan, urtarrilak 17, San Anton eguneko erremata tradizionala egingo dute Garain. Enkantea 12:00etako meza amaitu eta gero hasiko da, Elizabarrin.

Eguraldiak laguntzen badu, elizpean egingo dute; bestela, eliza barruan. Antton Mari Aldekoa-Otalorak Garaiko harmoniouma joko du meza girotzeko. Erremata Lazaro Milikuak gidatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!