Arakaldora igota, urte zaharra agurtu dute Garain

Anboto 2024ko abe. 31a, 15:41

San Silbestre eguneko lasterketekin, lagunarteko tertulia giroan edo mendi irteera eginda. Eskualdeko herritar askok halantxik ospatu dute 2024ko azken goiza. Garain, urteroko ohiturari eutsita, hainbat herritar igo da Arakaldora. 

Herritarrek ez diote hutsik egin Trumoitte elkarteko kideen deiari. Arakaldora igo dute goiz honetan. Bueltakoan, herriko plazan, kopadua izan dute. Bestalde, elkarteko kideek zozketako zenbaki onuradunak zeintzuk diren argitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!