Gazta, ogia, bitxiak, turroiak, tomatea, pastelak, kontserbak, garagardoa, sagardoa eta txerriki pintxoak nagusitu dira Garaiko plazaz. Eskualdeko eta eskualdetik kanpoko dozena bat ekoizle batu dira han. Eguraldiak ez du bisitarien aldartea goibeldu; apurka-apurka hasi dira plazara iristen, eta giro polita sortu da. Azoka Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenak antolatu dute.