Baserri azokaren edizio berri bat Garain, hilaren 22an

Anboto 2024ko abe. 20a, 10:20

Artxiboko irudia.

Garaiko plazak neguko azokaren beste edizio bat hartuko du domekan, abenduak 22.

Eskualdeko baserritarrak 11:00etan hasiko dira produktuak saltzen; bisitariek tokiko elikagaiak eskuratu ahal izango dituzte: ortuariak, gazta, ogia eta edariak, besteak beste. Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenak antolatu dute azoka.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!