Garaiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Garaitik Oizerako bidean dagoen lehenengo kanadar pasabidea konpondu dute. Udalak azaldu duenez, azpiegitura guztiz hondatuta egon da, baso ustiapenaren ondorioz makina astunak ibili izan dira-eta eremuan. Pasabidea herritarrek ez ezik, abeltzainek, basozainek, bisitariek eta mendiko bizikletan dabiltzanek ere erabiltzen dutenez, istripuak gerta zitezkeela adierazi du udalak. Hori guztia dela eta pasabidea konpondu dute instituzio publiko biek. Era berean, Garaiko Udalak eskertu eta azpimarratu gura du Bizkaiko Foru Aldundiarekin "urte hauetan guztietan garatu duen lankidetza, baso ustiapena hobetu eta inguruko azpiegiturak egoera onean mantentzea ahalbidetu duena".