Entseguak gabon kantak lantzeko Garain

Ekaitz Herrera 2024ko aza. 22a, 10:00

Olentzero eta Mari Domingi, iaz, Garain.

Garaiko nagusiek Kantu Lagun egitasmoaren saio berezi bat egingo dute abenduan, gabonen bueltan. Oraingoz ez dute emanaldiaren data finkatu, baina entseguekin, bai, hasita daude.

Musika zuzendari baten laguntzagaz, entsegu saio bat egingo dute gaur, azaroak 22, eta datorren barikuan beste bat egingo dute. 19:00etan izango dira biak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!